Larreak eta Abeltzaintza

ZERBITZUAK

Larreak eta abeltzaintza estentsiboa dira belardi-ren lan ildo nagusiak, eta zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Larreen antolamendu eta kudeaketa proiektuak. Larreen gaur egungo egoera eta egiten den kudeaketa aztertu, eta kudeaketa eta erabilera ildoak proposatzen ditugu; baita ere larreak eta azpiegiturak hobetzeko planak, larreek onartzen dituzten abere-kargaren kalkulua, eta abar.
  • Korralizen kudeaketa. Korralizen gaur egungo egoera eta egiten den kudeaketa aztertu eta kudeaketa eta erabilera ildoak proposatzen ditugu; baita ere infraestrukturen hobekuntza, korralizek onartzen duten abere-kargaren kalkulua, eta abar.
  • Herri-lurren balorazioa. Larre komunalen eta korralizen alokairu prezioaren kalkulua, onartzen duten abere-kargaren kalkulua, eta abar. 
  • Abereentzako azpiegiturak egiteko proiektuak. Hala nola baltsak, askak, mendi itxiturak, abereak biltzeko mangak eta abar.
  • Larreak hobetzeko lan teknikoak. Larreak hobetzeko planifikazioa eta proiektuak, hala nola sasien garbiketa edo erreketa planak, ongarritze eta kisutze kalkuluak, eta abar.
  • Abeltzaintza eta basogintza. Abeltzaintza eta basogintza uztartzen duten lur eremuen kudeaketa plan teknikoak, onartzen duten abere-kargaren kalkulua, eta abar.
  • Abeltzaintza-ustiategien kudeaketa eta antolamendua, dituzten baliabideak kontuan hartuta. Bai larre komunaletan eta baita lursail pribatuetan ere.

PROIEKTUAK

Hauek dira lan ildo honetan egin ditugun zenbait proiektu:

  • Zenbait larre komunalen kudeaketa proiektuak (Nafar Gobernuak sustatuta): Aezkoako Mendia, Luzaide, Hiriberri, Txangoa, Ortzanzurieta, eta kolaborazioa Urbasa-Andia eta Erronkarikoan.
  • Larreen kudeaketa baso-mendien antolamendu proiektuen barnean. Hainbat baso-enpresek eginak eta Nafarroako Gobernuak sustatuta: Nabaskoze, Lesaka, La Planilla Mendia (Yerri), Luzaide.
  • Arguedaseko korralizen kudeaketa plan teknikoa (Arguedaseko Udalak sustaturik).
  • Abeltzaintza erabilera programa Moncayo-ko Natur Parkearen Onura Publikoko Mendietan, Aragoiko Gobernuak sustaturik.
  • Larreen hobekuntza proiektu teknikoak, hainbat udalerri eta mendi komunaletan.
  • Landarediaren karakterizazio, balorazio, kartografia eta jarraipena, abeltzaintza eta basogintza uztartzen dituen Sabaizako lursailean, INTIA S.A. enpresa publikoarekin elkarlanean.
pastos-ganaderia