Ingurugiroa

ZERBITZUAK

Hauek dira lan ildo honetan belardi-k eskaintzen dituen zerbitzuak.

  • Flora eta landarediaren inbentarioak eta ikerketak
  • Natura 2000 sareko habitaten inbentarioa eta balorazioa
  • Landarediaren ingurumen balioa
  • Ingurune zaintza planak
  • Ingurune-baimenetarako proiektuak
  • Ingurugiroari buruzko txosten eta memoriak

PROIEKTUAK

Hauek dira lan ildo honetan egin ditugun zenbait proiektu:

  • Balio handiko nekazal-sistemen naturaltasun eta kalitate ekologikoa neurtzeko adierazleak eratu eta landa lanaren bidez aztertu (Kantauri isurialdeko abeltzaintza sistema estentsiboa). Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A. enpresa publikoarekin elkarlanean.
  • Tuterako lehorreko lursailetako habitaten inbentarioa eta kartografia, Tuterako Udalak sustaturik.
  • Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A. enpresa publikoak egin duen Nafarroako Garrantzi Komunitarioko Lekuetako habitat-en kartografian parte-hartzea.
  • Nafarroako kanaleko ureztatze eremuetako zenbait sektoreko landarediaren azterketa.
  • Funes-eko lur sailen ureztaketa berritzeko landarediaren azterketa

 

medioambiente