Nezakal Ingeniaritza

ZERBITZUAK

Hauek dira lan ildo honetan belardi-k eskaintzen dituen zerbitzuak.

  • Peritazioak eta tasazioak.
  • SIGPAC-eko errebisioak eta alegazioen tramitazioa. SIGPAC-ek ematen dituen lurraren erabileren errebisioa eta azterketa egiten dugu, eta behar izanez gero, egin beharreko alegazioak tramitatzen ditugu, bai lur komunaletan eta baita pribatuetan ere.
  • Dirulaguntzen tramitazioa. Mendi-lanetarako deialdietan informe teknikoak eta dokumentazioa prestatu.
  • Abeltzaintza eta ingurugiroa uztartzeko neurrietan aholkularitza.
  • Abereentzako azpiegiturak egiteko proiektuak. Hala nola baltsak, askak, mendi itxiturak, abereak biltzeko mangak eta abar.
  • Larreak hobetzeko lan teknikoak. Larreak hobetzeko planifikazioa eta proiektuak, hala nola sasien garbiketa edo erreketa planak, ongarritze eta kisutze kalkuluak, eta abar.

 PROIEKTUAK

Hauek dira lan ildo honetan egin ditugun zenbait proiektu:

  • SIGPAC-en egindako aldaketen azterketa eta informe teknikoak idaztea, zenbait udalerritan: Ameskoak, Leotz, Gorriti…
  • Peritazioa, Caparroson kokatutako esne behien granja eta hondakin organikoen biometanizazio plantari buruzkoa.
  • Mendi-lanetarako deialdietan memoria teknikoen tramitazioa.
  • Lurrareren erabilera aldatzeko egin beharreko eskaerak tramitatu.
  • Larreak hobetzeko proiektu teknikoak hainbat udalerri eta mendi komunaletan.
ingenieria-agronomica