Kartografia eta GIS

ZERBITZUAK

Hauek dira lan ildo honetan belardi-k eskaintzen dituen zerbitzuak.

  • GIS proiektuak. Geografia Informazio Sistemek (GIS) informazio ezberdina uztartuz lurraldearen analisia eta planifikazioa egiteko aukera ematen dute, hala nola lur komunalak kudeatzeko.
  • Ortofotoen interpretazioa, digitalizazioa eta lurraren erabileraren analisia. Ortofotoen interpretazioaren bidez lurraren erabileraren analisia, paisaiaren bilakaera, eta abar. Lursailen eta rezintoen digitalizazioa egiten dugu, eta lortutako informazioarekin mapak eta planoak atera.   
  • Kartografia. Hainbat gaien inguruko mapak egitea: larre motak, abere-karga, lurraren erabilerak, larre komunalak eta korralizak, landaredia eta habitatak, ingurugiro eta turismo ibilbideak, eta abar.     
  • Kartografiaren diseinua eta edizioa. Mapak prestatu eta karatulak diseinatu.    

 PROIEKTUAK

Hauek dira lan ildo honetan egin ditugun zenbait proiektu:

  • Larreen kartografia (1:25.000) 340.000 hektareatan, Nafarroako hainbat udalerri eta Garrantzi Komunitarioko Lekutan. Hemen ikus daitezke emaitzak: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Ambito+rural/Agricultura/Producciones/Pastos/Resultados/
  • Tuterako lehorreko lursailetako habitaten inbentarioa eta kartografia (1:25.000).
  • Funes-eko eta Nafarroako kanaleko ureztatze eremuetako zenbait sektoreko habitaten kartografia (1:5.000).
  • Nafarroako Garrantzi Komunitarioko Lekuetako habitat-en kartografian parte hartzea.
  • Zenbait larre komunalen kudeaketa proiektuak egiteko GIS proiektuak lantzea.
cartografia-sig