belardi

belardi

belardi 2009an eratu zen Sozietate Irregular gisa, bere kideak sozietatearen lan eremu berean hainbat urtez lanean jardun ondoren.

Vicente Ferrer eta Ana Iriarte gara belardin lan egiten dugunak; eta zenbaitzutan hainbat gaietan aditu diren teknikarien kolaborazioa izaten dugu.

Gure lan ildoan interesa duten administrazio publiko, tokian tokiko erakunde eta norbanakoendako egiten dugu lan.

Garrantzi berezia ematen diogu gure lanen kalitateari eta inplikatutako jendearen eta erakundeen parte-hartzeari.

Lan-jarduera

Belardi-k bere lan-jarduera larreetako baliabideetan eta abeltzaintza estentsiboaren inguruko kontsultoria tekniko gisa garatu du.

Eremu horretan hainbat lan tekniko egin ditu:

  • larre komunalen eta korralizen antolamendu eta kudeaketa lanak
  • larreen tipifikazioa, balorazioa eta kartografia
  • larreen eta abereentzako azpiegituren hobekuntza proiektuak
  • larre komunalen eta korralizen balorazio eta tasazioak
  • kartografia eta GIS proiektuak
  • kongresu eta aldizkari espezializatuetarako artikuluak
  • eta abar

Bezeroak

Hauek izan dira orain arteko bezero nagusiak: Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza, Landa Garapena eta Ingurugiro Departamentuak, hainbat Udal eta Bailaretako Juntak, enpresa publiko edo semipublikoak (TRACASA, Abere-kudeaketarako Institutu Teknikoa, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A., eta abar), eta baita sustatzaile pribatuak ere.

Belardi